Egur taila tailerrean izena emateko aukera zabaldu dute

Ataria 2024ko irailaren 30a

Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, egur taila ikastaroan plazak libre geratu dira, eta ostirala arte izango da bertan izena emateko aukera.

Ibarrako Udalak kultur lantegi ugari antolatu ditu ikasturte honetarako. Horietako bat da egur taila tailerra. Saioak kultur etxean izango dira astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera arteko iraupena izango du. Ikasturte amaieran lantegietan egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko dute kultur etxean bertan. Ordaindu beharreko kuota 228,94 eurokoa izango da, eta ostirala arte eman ahalko da izena, kultur etxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!