Dantza eta musika, Zumardiaundian

Ataria 2024ko irailaren 28a

Dantza eta musika ari dira uztartzen Zumardiaundian, Kultur Plazara egitasmoaren barruan; bihar artisau azoka egingo dute.

Kultura Plazara egitasmoa borobilduko duen jaialdia ari da hartzen asteburuan Zumardiaundia. Lehen bi egunetan, dantza eta musika ikuskizunak izan dira, eta jaialdia ixteko, Tolosaldeko sortzaileen azoka egingo dute bihar, igandea, 11:00etan hasi eta 14:30era bitarte. Hamazazpi erakusmahai izango dira, eta askotariko sorkuntza lanak salduko dituzte, hala nola artelanak, arropak, serigrafia lanak, oihalekin egindako lanak eta bitxiak. Erakusmahaiez gain, kandelak egiten eta koadernatzen ikasteko tailerrak eskainiko dituzte, 11:00etatik 12:00etara.

Horren aurretik, baina, Amaia Elizaran eta Neønymus, Janus Lester, Belako eta DZ eta DJ Makala izan ziren atzo, eta gaurko ere bda oraindik aukerarik. Eguerdian Alurr dantza taldeak Zamaltzain ikuskizun berria estreinatu du Zumardiaundian. Jende ugari gerturatu da Ibarrako taldearen berrienaz gozatzera. 20:00etan Mikel Urdangarinen musika izango da, eta Mugan taldeak itxiko du gaurko egitaraua.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!