Mendi bizikletaren inguruko festa egiten ari dira Ibarran

Ataria 2024ko irailaren 21a

Bidetxur Kirol Klubak antolatu du bigarrengoz festa, eta aurten lehen aldiz, Ibarra Enduro proba egingo dute. 19:00etan aterako da lehen lasterketa Leaburutik eta 20:00etan bigarrengoa Izaskundik.

II. Mendi Bizikleta Festa egiten ari dira gaur Ibarran. Goizean BTT irteerak egin dituzte gaztetxo nahiz helduentzat eta arratsaldeko lehen orduan haurrentzako ginkana eta trial erakustaldiak egin dituzte.

Haur eta gaztetxo asko gerturatu dira bizikleta hartuta Ibarrako plazara. Gainera, iaz bezala, bigarren eskuko azoka bat ere jarri dute plazako aterpean.

19:00etatik aurrera jarriko da martxan aurtengo festaren nobedade nagusia: Ibarra Enduro proba. Lehenengo jaitsiera Leaburutik izango da, eta bigarrena Izaskundik, eta biek helmuga herriko plazan izango dut. 19:00etan aterako dira txirrindulariak Leaburutik eta 20:00etan Izaskundik. Sari banaketa ekitaldia egingo dute, ondoren, herriko plazan.

Eguna paella jatearekin eta zozketekin amaituko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!