Arimaz Kamera orkestraren eta Ion Garmendia ibartarraren saioa, bihar

Ataria 2024ko irailaren 19a

Harizko instrumentuak eta txistua uztartuko dituen ikuskizunaz gozatu ahal izango da, bihar, Ibarrako San Bartolome elizan, 19:30ean.

Tolosako Arimaz Kamera orkestrak eta Ion Garmendia Anfurrutia musikari ibartarrak kontzertua emango dute San Bartolome elizan. 19:30ean izango da saioa eta Sara Litonek zuzenduko du; hileta egonez gero, kontzertua ondoren hasiko da.

Martxoan Altzon egin zuten kontzertua orkestrak eta Garmendiak, eta bihar melodia berdinak interpretatuko dituzte Ibarran. Peio Joxepe, Donostiako hiru damatxo eta Haurtxo txikia euskal kantu herrikoiak, Luis Aranbururen Kontzertu barrokoa Re minorrean, Javier Bello-Porturen Mendekoste Phestetan eta Isidro Ansorenaren Birigarroa izango dira joko dituzten obretako batzuk.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!