Uzturpe ikastolaren irudia berritzeko bozketa egingo dute

Ataria 2024ko irailaren 18a

Ibarrako Uzturpe ikastolak irudia berritu nahi du eta komunitatearen laguntza eskatu du.

Eider Epelde ibartarrak hiru proposamen egin ditu eta orain ikastolako komunitate osoaren eta ibartarren txanda dela esan dute ikastolako arduradunek. Proposamenak urriaren 2an eta 3an ikusi ahal izango dira eta bi bide ireki dituzte bozka emateko: urriaren 2 eta 3an, 17:00etatik 18:00etara, Ibarrako plazara gerturatuta edo egun horietan ikastolako Telegram kanala erabilita. «Ikastolatik bertako komunitateko kide guztiei Uzturpeko Telegram kanalera atxikitzeko deia egiten diegu», esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!