Kirol eskaintza zabala prestatu dute Ibarrako kiroldegian

Ataria 2024ko irailaren 11

Belabieta kiroldegiko neguko kirol ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute.

Irailaren 25era bitarte eman daiteke izena Ibarrako Belabieta kiroldegiko neguko ikastaroetan. Kiroldegiko kideek 94,92 euro ordaindu beharko dituzte eta ez direnek 119,11 euro.

Eskaintza
  • Pilates: asteartea eta osteguna, 10:00-10:50 / 20:00-20:50
  • Yoga: astelehena eta asteazkena, 10:30-11:50
  • Cycling: asteartea eta osteguna, 18:00-18:50 / 19:00-19:50
  • Hiit: astelehena eta asteazkena, 20:00-20:50
  • Total training: asteartea eta osteguna, 18:00-18:50 / 19:00-19:50
  • Tonifikazioa: astelehena eta asteazkena, 18:00-18:50 / 19:00-19:50
  • Adinekoen gimnasia: astelehena eta asteazkena / asteartea eta osteguna, 09:00-09:50
  • Gimnasia funtzionala: astelehenena eta asteazkena, 15:30-16:20 / asteartea eta osteguna, 11:00-11:50
  • Mantentze gimnasia: astearte eta osteguna, 16:00-16:50 / 17:00-17:50

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!