Kultur lantegietan izena emateko epea zabalduko dute irailaren 16an

Ataria 2024ko irailaren 11

Kultur lantegietako lanekin osatutako erakusketa.

Izena Ibarrako kultur etxean eman behar da eta ikastaroetako parte hartzaile kopurua mugatua denez, aurreko ikasturteko ikasleek eta ibartarrek izango dute lehentasuna irailaren 16tik 22ra. 

Ibarrako Udalak herritarrei diziplina artistiko ezberdinetan murgiltzeko aukera eskainiko die, beste behin, ikasturte honetan. Kultur arloko ikastaroen helburua ezagutza eta gaitasun ezberdinen garapena ahalbidetzea dela esan du, eta izen emate epea irailaren 16tik 30era egongo da zabalik. Ikastaroek urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera arteko iraupena dute eta ikasturte amaieran lantegietan egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko dute kultur etxean bertan. Izena Ibarrako kultur etxean eman behar da eta ikastaroetako parte hartzaile kopurua mugatua denez, aurreko ikasturteko ikasleek eta ibartarrek izango dute lehentasuna irailaren 16tik 22ra. 

Eskaintza
  • Ehoziriak, patchwork eta bainikak: asteartea, 15:30-17:30 / 17:30-19:30 (114,82 euro)
  • Altzariak berritzea eta aldatzea: astelehena eta asteazkena, 18:00-20:00 (228,94 euro)
  • Pintura: astearte eta osteguna, 16:00-18:00 (228,94 euro)
  • Egur taila: astearte eta osteguna, 18:00-20:00 (228,94 euro)
  • Eskulanak: astelehena eta asteazkena, 17:30-19:30 (228,94 euro)
  • Tai-chi II (sakontzea): asteartea eta ostirala, 09:30-10:30 (114,82 euro)
  • Tai-chi I (hastapena): asteartea eta ostirala, 10:30-11:30 (114, 82 euro)
  • Antzerki inprobisatua: asteartea, 19:00-21:00 (114,82 euro)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!