Ibarrako Montes etxeak aipamen berezia jaso du Ordiziako Euskal Jaian

Ataria 2024ko irailaren 11

Montes etxeko Patxi Izagirre eta Arantxa Iparragirre. Iturria: Goierriko Hitza

Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian aipamen berezia jaso dute Patxi Izagirrek eta Arantxa Iparragirrek.

Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian aipamen eta sari ugari banatu dituzte. Batetik, asteazkeneroko azokako lau saltzailek aitortza jaso dute Plaza Nagusian bertan eta tartean daude Ibarrako Montes etxeko Patxi Izagirre eta Arantxa Iparragirre, Gabiriako Bekoetxe baserriko Anttoni Murgiondorekin, Aramako Goikoetxeberriko Maite Zurutuzarekin eta Zeraingo Mendarte baserriko Iñaki eta Jokin Intxaustirekin batera. Aipamenaz gain, sari ekonomiko bat jaso dute.

Informazio guztia Goierriko Hitza-ren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!