Ibarrako jaiak 2024

Aimar Quintanak irabazi du San Bartolome Saria

Ataria 2024ko abuztuaren 31

2:00:44ko denbora eginez irabazi du Invitec-Iturribero taldeko txirrindulariak. 10 segundora Kepa Ormazabal geratu da eta 22 segundora Adur Arrizabalaga.

San Bartolome jaiak borobiltzeko, ohiko moduan, Ibarra Kirol Elkarteak antolatuta txirrindularitza proba izan da. XLII. San Bartolome Saria izan da aurtengoa, eta irabazlea Aimar Quintana (Invitec-Iturribero) izan da, 2:00:44ko denborarekin. Bigarren izan da Kepa Ormazabal (Ampo) 2:00:54ko denborarekin, eta hirugarren, Adur Arrizabalaga (Ampo) 2:01:06ko denborarekin.

Taldekako sailkapenari dagokionez, Ampo geratu da lehen postuan, Iruki Donostialdea Bizikletan bigarren eta Ulma-Aloña Mendi hirugarren.

Junior mailako 106 txirrindularik parte hartu dute proban. 92.5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute, eta irteera Antziondo etxearen aurrean izan da, eta helmuga, berriz, Uzturpe ikastolan.

Sailkapena

  1. Aimar Quintana (Invitec-Iturribero): 2:00:44
  2. Kepa Ormazabal (Ampo): 2:00:54
  3. Adur Arrizabalaga (Ampo): 2:01:06
  4. Unax Betelu (Iruki Donostialdea Bizikletan): 2:02:02
  5. Mattin Basurto (Iruki Donostialdea Bizikletan): 2:02:03
  6. Bastian Laffitte (VC Nayais): 2:02:04
  7. Mario Elizburu (Ulma-Aloña Mendi): 2:02:04
  8. Beñat Iñarra (Ulma-Aloña Mendi): 2:02:06
  9. Oier Sanchez (Aranako Ford Garaje Moderno): 2:02:06
  10. Anje Urruzola (Limousin Kartoiak-Oriako): 2:02:06

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!