Ibarrako jaiak 2024

Kuadrillen eguna, jaiei itxiera emateko

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 25a

Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira gaur Ibarrako San Bartolome festetan; eguraldia lagun dutelarik, kuadrillek San Bartolome plaza bete dute, eta Etzeok besteik kuadrilla berriari ongi etorria emanez hasi dute goiza.

Jaietako azken eguna ari dira ospatzen gaur, Ibarran. Herritar ugari bildu da goizean plazan, kuadrillen arteko brindisa egin eta bazkaldu aurretik, Bonberenea txaranga eta Giroarte dultzainekin kalejiran murgiltzeko. Ondoren, Emeterio Arrese parkean elkartu dira bazkaltzeko kuadrilla guztiak.

Hona hemen arratsalderako egitaraua:

  • 18:00. Matraka elektrotxarangarekin, kuadrillen kalejira.
  • 19:00. Sokadun bigantxak, Beheko Bideko zelaian.
  • 22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
  • 23:00. Muxutruk taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.
  • 00:00. Zuzenik ez kuadrillak piperra osasun etxetik San Bartolome plazaraino eramango du, eta ondoren erre egingo dute.
  • Ondoren. Muxutruk taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.

 

Erlazionatuak

Kuadrillen eguna, beti da berezia Ibarran

Endika Apalategi Labayen 2024 abu 25 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!