Ibarrako jaiak 2024

Haurren danbor hotsekin girotu dute San Bartolome eguna

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 24a

Haurren danborrada izan da goizeko protagonista San Bartolome egunean. Iraunkorrak txarangak lagunduta, hainbat pieza jo dituzte Ibarrako kaleetan zehar, eta herritarrek ez dute etxeko txikienen ikuskizuna ikusteko aukera galdu.

Haurren danborradarekin ekin diote Ibarrako jaietako San Bartolome egunari. Iraunkorrak txarangaren laguntzaz, haurrek ohiko ibilbidea burutu dute hainbat pieza jotzen zituzten bitartean. Saioa amaitzean, Piperrak eta tomateak egon dira eskuragarri herriko plazan.

Arratsaldeko egitaraua:

  • 18:00. Bertsolarien emanaldia: Julio Soto, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Jexuxmari Irazu. Gai jartzailea: Ane Zubia.
  • 19:30. Joselu anaiak, San bartolome plazan.
  • 22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
  • 22:45. Alurr dantza taldearen emanaldia, Emeterio Arrese parkean.
  • 00:00. Iratzar taldearen emanaldia, San Bartolome plazan. 

 

Erlazionatuak

Haurrek denborrak astindu dituzte

Endika Apalategi Labayen 2024 abu 24 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!