Ibarrako jaiak 2024

Daborrada, eguneko protagonista

Ataria 2024ko abuztuaren 22a

Helduen danborradak girotu du arratsaldea Ibarrako jaietako bigarren egunean. Dantza eta musika uztartu dituzte, danbor hotsekin, herrian zehar egin duten ibilbidean.

Atzokoan jaien hasiera eta erraldoiak izan baziren protagonista, gaurkoan danborrada izan da eguneko osagai nagusia. Arratsaldean egin dute azken entsegua, eta iluntzean San Bartolome plazan entseguetan ikasitakoa jendaurrean erakustea egokitu zaie. Bada, danbor hotsa, dantza eta musika nahastuta, ikuskizun ederra eskaini dute, plazan lehenbizi, eta herrian zehar ondoren. Aurtengoan, gainera, danborrada taldekoak izan dira jaien hasierako suziria bota dutenak.

Danbor hotsek afalostean izango dute jarraipena, kalejira egingo baitute, kasu honetan ere Iraunkorrak txarangarekin batera. Ondoren, lekukoa zezensuzkoak hartuko du, 22:30etik aurrera, plazan., Gabezin taldea arduratuko da 23:30etik aurrera plaza girotzeaz.

Igandera bitarteko egitaraua hemen.

Erlazionatuak

Danbor hotsa herri osoan

Ataria 2024 abu 22 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!