Goar Lopetegi podiumean izan da 100 K Endurance Trail proban

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 3a

Goar Lopetegi CAMINS D'HER PROBAN

Domusa Teknik Lana taldeko mendi lasterkari ibartarrak 10 ordu, 6 minutu eta 22 segundoko denborarekin, podiumeko hirugarren kaxoira igotzea lortu du Austrian egin den UTMB World Series-erako puntuagarria den lasterketan.

81 kilometro eta 4.850 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea burutu ondoren, Goar Lopetegi Nieto ibartarra hirugarren izan da Austriako Fieberbrunn herrian burutu den 100 K Endurance Trail proban.

Ostiralean, 22:30ean abiatu ziren korrikalariak, eta Lopetegik 10 ordu, 6 minutu eta 22 segundoko denbora egitea lortu du. Mendi lasterkari ibartarra, probako garailea izan den Daniel Jung italiarrarengandik 26 minutura helmugaratu da, eta emaitza honekin, Lopetegi sasoi betean dagoela berresten du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!