Helduak dantzan eta haurrak puzgarrietan

Endika Apalategi Labayen 2024ko uztailaren 31

San Inazio auzoko jaiak ari dira ospatzen Ibarran, eta egun osoan zehar adin guztiei begirako ekitaldiez gozatzeko aukera izan dute.

Goizean, txistularien dianarekin eman zaie hasiera Ibarrako San Inazio auzoko jaiei. Meza, haur eta gaztetxoen serigrafia tailerra, pintxo-dastatzea eta trikipoteoa izan dira goizean zehar egin diren ekitaldiak. Ondoren auzo bazkaria egin dute herritarrek, eta arratsaldean, helduak dantzan eta haurrak puzgarrietan jolasten ibili dira. Eguna amaitzeko, txokolatea janta eta DJ Andoniren eskutik dantzaldia eta karaokea egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!