Ioseba Mateosek bi bigarren postu lortu ditu ur zeharkaldietan

Ataria 2024ko uztailaren 23a

Gijongo Hondartzetako VIII. Zeharkaldian eta Riañoko Urtegiaren II. Ur Irekien Zeharkaldian lortu du podiumera igotzea.

Ioseba Mateos Mateos C.N. Master Torrijostaldeko igerilari ibartarrak emaitza nabarmenak lortzen jarraitzen du ur zeharkaldietan. Aurreko larunbatean, Peñarrubia hondartzan (Gijon, Espainia)), Gijongo Hondartzetako VIII. Zeharkaldian  bigarren postua lortu zuen 3,5km distantziako proban. Lucas Costa izan zen irabazlea (39.22), bigarren Ioseba Mateos (39.38) eta hirugarren Diego Gutierrez (41.14).

Hurrengo egunean, igandean, Riañoko Urtegiaren II. Ur Irekien Zeharkaldian ere bigarren postua lortu zuen, Leonen (Espainia), 7 kilometroko ibilbidean, eta podiuma aurreko eguneko berbera izan zen. Lucas Costak 1.25.15eko denbora egin zuen, Ioseba Mateosek 1.28. 47 eta Diego Gutierrezek 1.31.21.

Aurretik, uztailaren 6an, Camarasa urtegian (Lleida, Herrialde Katalanak), III. Most Wanted 15 kilometroko distantzian parte hartu zuen, laugarren postua lortuz eta hirugarrenetik lau segundora helmugaratuz. Jordi Sanchez izan zen irabazlea (3.22.22), bigarren Pau Roure (3.24.42), hirugarren Iker Chamorro (3.26.38) eta laugarren Ioseba Mateos (3.26.42).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!