San Inazio auzoko jaiak ospatuko dituzte datorren asteazkenean

Ataria 2024ko uztailaren 23a

San Inazio eguna izango da hilaren 31n eta egun osoko egitaraua antolatu dute Ibarrako San Inazio auzoan.

Urteak dira San Inazio auzoko jaiak ospatzen dituztela, eta aurten ere San Inazio egunarekin bat egingo dute ibartarrek. Horretarako, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute hilaren 31n.

SAN INAZIO AUZOKO JAIAK, UZTAILAK 31
  • 9:00. Diana txistularien eskutik.
  • 11:00. San Inazio meza.
  • 11:30. Haur eta gaztetxoen serigrafia tailerra.
  • 12:00. Pintxo-dastatzea, Bizi-Nahi elkartean.
  • 12:20. Trikipoteoa (Gaztelubi tabernatik hasita).
  • 14:00. Auzo-bazkaria (Tiketak Bizi Nahi elkartean).
  • 16:00. Bingoa.
  • 16:00-18:00. Puzgarriak.
  • 17:00-20:00. Dantzaldia eta karaokea DJ Andoniren eskutik.
  • 18:00. Txokolate jana, Bizi Nahi elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!