Ioseba Mateosek bigarren egin du XXV. Kilin Kala Igeri proban

Ataria 2024ko uztailaren 16a

CN Master Torrijos klubeko igerilari ibartarrak 28.32ko denbora egin zuen 2,1 kilometro egiteko, eta irabazlearengandik lau segundora geratu zen.

Ioseba Mateos Mateos igerilari ibartarrak bigarren egin zuen Lekeitioko hondartzan jokatutako XXV. Kilin Kala Igeri proban. 2,1 kilometroko distantzia zuen Garraitz kirol taldeak antolatutako zeharkaldiak. Xabier Gordoa izan zen irabazlea, 28.28rekin, eta ondoren helmugaratu zen Mateos, 28.32 eginez. Iskander Sagarminaga izan zen hirugarrena, 31.00ko denb0rarekin.

Aurretik, CN Master Torrijos klubeko igerilaria den Mateosek II. Arriluze Txallenge proban parte hartu zuen, Getxoko portuan. 2,5 kilometroko distantzia zuen probak, eta Swim Camp Getxo taldea izan zen zeharkaldiaren antolatzailea. Ibartarrak laugarren postua lortu zuen, podiumetik bi segundora geratuz. Adnan Mustafic izan zen irabazlea, 29.55 eginez; bigarren Jon Bacigalupe izan zen, 31.35rekin, hirugarren Alex Zabala, 33.07 eginez, eta segidan, laugarren, Mateos, 33.09ko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!