Datorren ikasturtea prestatzen hasi da Alurr dantza taldea, eta dagoeneko zabaldu du matrikulazio epea. Bertan parte hartzeko interesa duten dantzari gazteek uda osoan zehar egiteko aukera izango dute, Alurr.eus helbidean. Azken eguna irailaren 30ean izango da. Webgunean daude zehaztuta, ordutegiak, taldeak eta kuotak. Informazio gehiagorako alurr@alurr.eus edo alurrkomu@gmail.com helbide elektronikoetara edo @alurrdantza Instagram kontura idatzita.
'Zamaltzain' estreinaldia, Bidanian