Zabalik da Ibarrako Kontsumo bulegoa

Ataria 2024ko ekainaren 25a

Kontsumo bulegoa 2003ko martxoan jarri zen martxan, Tolosaldea Garatzenen bidez kudeatuta, eta Tolosaldea osorako zerbitzua eskaintzen du. Ibarran ere badute, eta ostegunetan 09:00etatik 14:00etara izaten dute zabalik.

Doako zerbitzua da, eta aurretik hitzordua eskatuta, zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen du, baita telematikoa ere. Eskualdeko edozein herritar joan daiteke bertara kontsumo arloan arazo edo zalantzaren bat duenean, kontsumitzaile edota azken erabiltzaile gisa. Gatazkak konpontzeko bitartekaritza edo orientazio juridiko-legala ematen ditu, kontsumo alorreko erreklamazio, kexa eta salaketak bideratzen lagunduz. Dibulgazio lanak egiteko lagungarria da ere, ikastaro eta hitzaldiak eskainiz.

Informazio gehiagorako Ibarrako Udaleko webgunean edo kontsumoa@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!