Ibarrako Udalak sustatutako diru laguntzen eskaera zabalik da

Ataria 2024ko ekainaren 17a

Batetik, erretiratuen elkarteentzat eta Berdintasun arloan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat zuzendutako diru laguntzak eskatzeko aukera izango da, eta bestetik, Ibarrako garapen bidean dauden herrialdeekin lan egiten duten edo Gizarte zerbitzuen arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru laguntzen eskaera ere zabaldu dute.

Pasaden astean Ibarrako Udalak sustatutako diru laguntzen deialdia argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO). Batetik, 2024ko Erretiratuen elkarteentzat eta Berdintasun arloan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru laguntzak zabaldu dituzte.

Bestetik, 2024-2025 ikasturtean Ibarrako garapen bidean dauden herrialdeekin lan egiten duten irabazi asmorik gabeko elkarteei eta Gizarte zerbitzuen arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteei Ibarrako Udalak emango dizkien diru laguntzen oinarriak ere argitaratu ziren. Azken hauen eskaera egiteko azkeneko eguna uztailaren 11a, osteguna, izango da.

Informazio osagarria eta dokumentazio guztia Ibarrako Udaleko webgunean dago ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!