Gaur zabalduko da Ibarrako kultur lantegietako ikasleen lanen erakusketa

Ataria 2024ko ekainaren 17a

Gaur inauguratuko dute erakusketa, 18:00etan, Kultur Etxean, eta uztailaren 5era bitarte egongo da zabalik.

Ikasturte honetan Ibarrako kultur lantegietako ikasleek egindako lanen erakusketa abiatuko dute Kultur Etxean. Hain justu, gaurtik hasita uztailaren 5era bitarte egongo da hori ikusteko aukera.

Horrez gain, ohi bezala, udako ordutegia jarriko dute martxan Kultur Etxean. Horregatik, gaurtik hasita uztaila bukaera bitarte, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00ak arte egongo da zabalik, eta asteazkenetan, berriz, 9:00etatik 16:00ak arte. Abuztuan itxita egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!