Futbolean jokatuz hasi dituzte Ibarrako Gazte Festak

Ataria 2024ko ekainaren 15a

4X4 txapelketa jokatu dute goizean Emeterio Arrese parkean. Haur eta gaztetxoak, bizi-bizi, baloiaren atzetik ibili dira jokoan. 18 taldek eman dute izena.

Gaurko egitaraua:

  • 17:04. Dantza emanaldia, Alurr dantza taldearen eskutik, plazan.
  • 17:57. Tortilla eta txokolatea.
  • 18:33. Iago Mago.
  • 21:03. Barrikotea. DBH3ko ikasleek bokatak salduko dituzte.
  • 22:58. Kontzertuak. Plazan, Konorte. Gaztetxean, Black Snare eta DJ Ranlo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!