Zabalik da udako kirol ikastaroetan izena emateko epea

Ataria 2024ko ekainaren 12a

Ibarrako Belabieta kiroldegiak uda honetarako eskaintza zabala prestatu du, eta hilaren 24ra arte egongo da bertan izena emateko aukera kiroldegian bertan.

Ibarrako Belabieta Kiroldegiak prestatutako udako programazioaren barnean mota ezberdinetako jarduerak izango ditu aukeran. Tabata Hiit, pilates, tonifikazioa, hiit, 12 eta 16 urte bitartekoentzako eskalada eta adinekoentzako gimnasia ikastaroak izango dira, besteak beste. Horietan izena emateko epea zabaldu dute gaur, eta hilaren 24ra arte izango da horretarako aukera kiroldegian bertan.

Izena emateko garaian bazkideek 34,11 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 44,94 euro. Informazio gehiagorako 943 67 15 44 zenbakira deituta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!