Gazteek Xabi Solano elkarrizketatu dute

Ataria 2024ko ekainaren 8a

Sormenetik Gurera ekimena egin dute gaur, Ibarrako plazako estalpean. Galtzaundi Euskara Taldeak sustatzen duen egitasmoa da eta, hain justu, Xabi Solano musikari hernaniarra izan da protagonista. Ibarrako Gaztezuloko Nahia Telletxea, Nala Iglesias eta Maier Garmendiak elkarrizketatu dute.

Gazteak protagonista dituen ekimena da Sormenetik Gurera. Gustuko kultur sortzaile bat  aukeratzen dute eta bera elkarrizketatzeko ardura hartzen dute. Ibarran bigarren aldiz egin dute bat egitasmoarekin eta gaurkoan Xabi Solano izan da elkarrizketatua. Ekitaldia Mikel Lekuona Gaztezuloko hezitzaileak gidatu du eta Nahia Telletxea, Nala Iglesias eta Maier Garmendia gazteek egin dute elkarrizketatzaile lanak. Elkarrizketa bideratzeaz gain, Gaztezuloko gaztetxoek antolatu dute ekitaldia; elkarrizketa antolatu dute, beharrezko materialak zerrendatu, euskarri komunikatiboak sortu eta saioari forma eman.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!