Irati Larreta, jubenil B mailan Euskadiko txapelduna pilotarekin

Ataria 2024ko eka. 8a, 10:30

Durangoko Landako kirol gunean senior eta jubenil amateurren Euskadiko Txapelketa egin zen, eta bertan parte hartu zuten Belabieta Kirol Klubeko gimnastek.

Maiatzaren 26an egin zen Euskadiko Txapelketa, eta bertan Irati Larreta jubenil B mailan Euskadiko txapelduna izan zen pilotarekin, sailkapen orokorrean 6. postua lortuz. Bestalde, Uxue Ugartemendia 26.a sailkatu zen, pilotarekin 25.a eta zintarekin 26. postua eskuratuz. Taldekako lanean, jubenil B taldeak 9. postua lortu zuen eta senior B taldeak 12.a.

Asteburu horretan, Belabietako oinarrizko jubenil taldeak eta Mireia Larretak Oskarbi torneoan hartu zuten parte. Andoaingo Oskarbi taldeari eskertu diote Belabieta klubekoek bere jaialdian parte hartzeko aukera eman izanagatik.

Pasa den asteburuan, berriz, Belabietako gimnastek hainbat txapelketetan parte hartu dute. Larunbatean, ekainaren 1ean, Durangoko Landako kirol gunean kadete amateurren Euskadiko Txapelketa egin zen eta bertan, Uxue Estivarizek kadete B mailan mazoekin 3. postua (berdinduta) lortu zuen, uztailarekin 19. egin zuen eta guztira 13.a izan zen. Bestalde, Maialen Azpiroz 14.a sailkatu zen, uztaiarekin 16.a eta mazoekin 13. postua eskuratuz. Bukatzeko, June Martinez 19.a sailkatu zen, uztaian 13. postua lortuz eta mazoekin 26.a. Taldekako lanean, Orixe kadete taldeak 21. postua lortu zuen eta Herrikidek 23.a.

Azkenik, igandean, ekainak 2, Fadura kirol gunean Getxo klubeko torneoa ospatu zen. Bertan, Belabietako jubenil B taldeak eta Irati Larretak parte hartu zuten eta txapeldunorde izan ziren bai taldea eta baita Larreta ere, amaiera bikaina emanez denboraldiari.

Belabieta Kirol Klubak ikasturte bukaerako jaialdia ekainaren 14ean ospatuko du Ibarrako kiroldegian. Bestalde hurrengo ikasturtera begira irekita dituzte aurretikako izen emateak. Informazioa belabietagimnasia@gmail.com helbidean edo 621022105 zenbakian eskuratu daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!