Gehigarria: gastronomia

Piperraren zapore leun eta mamitsua

Ataria 2024ko ekainaren 1a

Ibarrako bost piper ekoizleek sortu zuten Ibarrako Piperra kooperatiba 1997an, gaur egun hiruk jarraitzen dute kooperatiba kudeatzen.

 

Eusko Label Kalitatea kalitate bermearen barruan ekoizten duten Ibarra eta Gipuzkoan zehar banatuta dauden piper ekoizleek hornitzen dute kooperatiba lehengaiaz, eta honek Ibarroria piper barietatekoa izan behar du. Barietate hau erabiltzen da Eusko Labeleko Ibarrako Piparrak izendapenean sartzeko eta barietate babestuen erregistroan jasota dago gainera.

Baratzezainek kontu handiz eta hazi ahala biltzen dituzte piperrak, guztiak berdintsuak, finak eta leunak izan daitezen. Ibarrako piperra, mamitsua, azal finekoa eta zapore leunekoa da, minik gabekoa izateagatik da ezaguna. Kolorea berde-horixka izaten du.

Bildutako piperra eskuz klasifikatzen da eta estua, luzexka eta zuzenak aukeratzen dira salmentarako, 5 eta 12 zentimetro arteko luzera dutenak, hain zuzen.

Hainbat formatutako ontzietan

Kooperatibako langileak hautaketa egin ondoren, kristalezko ontzietan sartzen dituzte piperrak, garraztasun eta gatz gutxiko ardo-ozpinetan; salda horrek ahoarentzako berezia den leuntasuna ematen dio produktuari eta zapore aparta.

Ontziratutako piperrak Ibarlur markaren barruan saltzen dira hainbat formatutan, etxean bezala ostalaritzan erabiltzeko. Marka honetako poto guztien Eusko Label ikurra duen kontrol-etiketa zenbakitua daramate eta kalitateko establezimenduetan saltzen dira. Bezeroaren esku eskura.

  • Helbidea. Otarreaga z/g (Ibarra)
  • Webgunea. ibarlur.com
  • E-posta. ibarlur@gmail.com
  • Telefono zenbakiak. 943 083 888 / 646 755 476 / 656 840 574

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!