Gehigarria: gastronomia

Haragiaren tradizioa eskura

Ataria 2024ko mai. 31a, 10:00

Belauntzatik Tolosara eta Izaskundik Leaburura. Ibarran edo inguruan hazten diren produktuetan sinesten dugu. Izaskungo Juanjoren txekorra, Berrobiko Lesmesek hazitako txerria edota Ibarrako Joxelu Lopek bere obradorean prestatutako jakiak aurki ditzakezu gure txokoan. Tradizioa eskaintzen dugu, eskuz eginiko produktuak bezeroen eskura jarriz.

Guretzat oso garrantzitsua da bertako produktuekin lan egitea eta bertatik bertara gure bezeroei helaraztea. Gure ondoan daudelarik lantzen dugu gure produktua, gure mahai sendoan, hortxe, bezeroaren begien aurrean, bere ondoan egiten dugu lan. Hain famatua den show-cooking sistemaren antzekotasuna izango luke gure lan egiteko moduak. Gure artean oztoporik gabe, bere aurrean eta zuzen-zuzenean.

Lesmesek hazitako txerrien haragi goxoarekin, gure txistorrak egiten ditugu: txistorra tradizional gorria, Euskal Herriko garai bateko lukainka, Ibarrako piperra erantsiz egiten dugun txistorra berdea, baratxuri beltzarekin, onddoekin edota txuletaren haragiarekin egindakoak ditugu gurean zuen eskura. Txistorraren propietate guztiak, beste formatu batean, esku eskura.

Eta gure produktuen kalitatearen, gure haragiaren eta lantzeko moduaren erakusle da, duela aste gutxi jaso dugun Euskadiko autore-hanburgesen lehiaketan, hanburgesa tradizionalaren sailean eman diguten hirugarren saria. Juanjoren txekorraren haragia bezalako produktu gorenari gure ukitu pertsonala emanda egin dugun hanburgesa izan da, hain zuzen, saritua. Nahi duenarentzat gurean eskuragarri daukaguna.

  • Helbidea. Euskal Herria 13 (Ibarra)
  • Ordutegia. Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 19:00 / Larunbata: 08:00 - 14:00
  • Telefono zenbakia. 943 67 08 69
  • Whatsapp bidezko eskariak. 694 45 90 44
  • Webgunea. barriola.eus
  • Instagram. @joxemaribarriola

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!