Ibarrako Garagardo Festan murgiltzeko azken eguna izango da gaur

Ataria 2024ko maiatzaren 25a

2022an egin zen Garagardo Festa Ibarran.

Ostegunean zabaldu zituen ateak Ibarrako Garagardo Festa plataformak antolatutako garagardoen azokak. Gaur izango da garagardo desberdinez, jakiez eta hainbat ekitaldiz gozatzeko azken eguna, San Bartolome plazan.

Ostegunean izan zen Ibarrako Garagardo Festaren irekiera San Bartolome plazan, eta jende ugari gerturatu zen garagardoa dastatu eta bertako giroaz gozatzera. Aurtengoan, hamar garagardo mota ezberdin dastatzeko aukera izan da, eta gaur izango da horretarako azken eguna, 18:00etatik aurrera. Tiketak salduko dituzte egunean bertan, eta afariak ere emango dituzte. Besteak beste, ukondoa, saltxitxak, patata purea eta postrea eskatu ahalko dira.

Musikak ere izango du bere tartea, eta gaur zenbait estilo ezberdinez gozatzeko aukera izango da. 19:00etan,  The Hastelens taldeak hartuko du karpa, 23:30etatik aurrera, berriz, Joxpa erromeriaren txanda izango da, eta amaitzeko, 01:00etan, DJ Mali izango da, Gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!