San Bartolome Eguneko haur danborradan izena emateko aukera zabaldu dute

Ataria 2024ko maiatzaren 22a

Maiatzaren 27tik ekainaren 14ra izango da izena emateko aukera, Zubiaurren eta Oramahai Makiu okindegian; 2009 eta 2020 urteen artean jaiotakoek izango dute horretarako aukera.

San Bartolome Eguneko prestaketekin hasiak dira Ibarran, eta haur danborradan izena emateko aukera zabaldu dute. 2009 eta 2020 urteen artean jaiotakoek izango dute horretarako aukera, maiatzaren 27tik ekainaren 14ra, Zubiaurren eta Oramahai Makiu okindegian.

Ekainean hasiko dituzte entseguak eta, hain justu, ekainaren 25ean izango dute lehena, 19:00etan, plazako aterpean. Datozen entseguak, uztailak 2, uztailak 9, uztailak 16 eta abuztuak 20an izango dira, ordu eta leku berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!