Ikoroa abesbatzak emanaldia eskainiko du ostiralean, Ibarran

Ataria 2024ko maiatzaren 21a

Ibarrako abesbatza taldeak amaiera emango dio ikasturteari, eta horretarako, kontzertua eskainiko dute ostiralean, 19:00etan, kultur etxean.

Ikasturtea abesten agurtuko du Ikoroa abesbatzak. Hain justu, ostiralean egingo dute aurtengo azken emanaldia, 19:00etan, Ibarrako kultur etxean. Horretarako, programa zabal eta ezaguna prestatu dute. Kontzertua dohainekoa izango da eta abesbatzako kideek herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte. Halaber, puntualtasuna eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!