Bertso saioa, barre-algaren artean

Leyre Carrasco 2024ko maiatzaren 20a

Izaskungo festetako azken eguna ari dira ospatzen; bertso saioa egin dute, Andoni Egaña eta Anjel Peñagarikanoren eskutik.

Ohi bezala, festa giroan agurtzen dute maiatza Izaskunen eta aurten ere halaxe egin dute. Izan ere, Izaskungo jaietako azken eguna ari dira ospatzen. Eguraldi igarpenak gaurko euria ematen bazuen ere, eguraldia lagun izan dute goiz guztian zehar. Dianarekin hasi dute eguna, eta ohiko hitzorduari huts egin gabe, meza nagusia eta hamaiketako herrikoia egin dute ondoren.

Bertso saioa ere ez da falta izan aurtengo azken festa egunean. Iaz bezala, Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano bertsolariak izan dira saioko protagonistak, eta gai-jartzaile lanetan, berriz, Joxe Ramon Aldasoro aritu da. Adin guztietako herritar ugari izan da eta barre-algaren artean gozatu du saioa.

Goizeko hitzordura huts egin duten herritarrek, arratsaldean bigarren bertso saio batez gozatzeko aukera izango dute, 18:30etan. Hala ere horren aurretik eta atzetik ere izango dira zenbait ekintza. Esaterako, 17:30etan, Alurr dantza taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, eta 19:30etan, berriz, Ostolaza eta Narbaiza trikitilarien erromeriarekin agurtuko dituzte aurtengo jaiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!