Ibartarrena izan da gaurko garaipena

Ataria 2024ko maiatzaren 19a

Areto futboleko 2. B mailako Lauburu Ibarrak 4-3ko emaitzarekin lortu du garaipena gaur jokatu duen joaneko partidan, Zaragozako Tauste taldearen aurka.

Joaneko partida izan dute jokoan gaur eguerdian Ibarrako Belabieta kiroldegian, eta 4-3ko emaitzarekin lortu du garaipena talde ibartarrak. Igoera faseko lehen kanporaketa ligako lehen sailkatuaren aurka jokatu du, Zaragozako Tauste taldearen aurka. Itzulerakoa hurrengo asteburuan izango da, Tausteren kantxan. Laugarren postuan geratzeak datorren urtean Errege Kopa jokatzeko txartela ziurtatu die moreei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!