Herri kirol ikuskizun bikaina izan da Izaskunen

Leyre Carrasco 2024ko maiatzaren 19a

Izaskungo jaien bigarren eguna ari dira ospatzen, eta herri kirolak izan dira gaur goizean nagusi; harria jasotzen aritu dira Urdax Magunazelaia eta Haritz Aranguren, eta aizkoran, berriz, Karmele Gisasola eta Ioritz Gisasola izan dira.

Eguraldi txarra iragarrita zegoen arren, eguzkia atera da Izaskunen eta jendetza bildu da bertan. Izan ere, kirol saioa izan da goizean eta ikuskizun bikaina eskaini dute Urdax Magunazelaia eta Haritz Aranguren harri jasotzaileek eta Karmele Gisasola eta Ioritz Gisasola aizkolariek.

Lanak amaituta, herri bazkaria antolatu dute eguerdirako, eta ondoren, Jexux Mari Irazu eta Andoni Egaña bertsolariek emanaldia eskainiko dute. Arratsaldean ere hainbat ekitaldi izango dira. Hala nola, Potxin eta Patxin pailazoen Giro tropikala emanaldia, 16:30etan, eta Etxebarria aita-seme trikitilarien eskutik dantzaldia egingo dute, 19:00etan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!