25 urte bertakoa sustatuz

Ataria 2024ko maiatzaren 10a

Elkarteak hainbat kanpaina egiten ditu urtero; irudian 2019ko Gabonetako Kanpainaren berri emateko agerraldia.

Ibarrako Merkatarien Elkarteak 25 urte bete ditu eta herritarrekin batera ospatu nahi du. Hori dela eta, La Topadora taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako.

1999 urtean erabaki zuten Ibarrako 34 merkatarik elkartzea bertakoa sustatzeko helburuarekin. «Urte hauetan denetarik bizi izan dugu -gerrateak, krisiak, digitalizazioa, koronabirusa...-, baina guretzat garrantzitsuena herritarrak gertu sentitzea izan da», esan dute.

Herritarrei euren babes eta fideltasuna eskertu diete eta gogoratu dute herrian bertan egiten diren erosketek merkatari bakoitzaren ametsa egi bihurtzen dutela; «negozio txiki horiek familia ugariren bizimodua dira». «Zuei esker Ibarrako saltokietan egunero kontsumitzeko erabakiari esker, gure lokaletako pertsiana irekita mantentzea eta produktu zein zerbitzu onenak eskaini ahal izatea lortzen dugu», gaineratu dute.

Herritarrei emandakoa bueltatzeko asmoz, kontzertua antolatu dute larunbaterako. La Topadora musika taldea ariko da San Bartolome plazan, 19:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!