Oporrak Euskaraz udaleku irekietan izena emateko aukera, zabalik

Ataria 2024ko maiatzaren 7a

Oporretan Euskaraz 2024 udaleku irekiak ekainaren 27tik uztailaren 24ra izango dira eta 2-10 urte arteko haurrek eman dezakete izena.

Oporretan Euskaraz 2024 udaleku irekiak antolatu ditu Ibarrako Udalak herrian aurtengo udan ere, «herriko txikienez beren aisiaz euskaraz eta lagun artean goza dezaten». 2021 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrek hartu dezakete parte. Ekainaren 27tik uztailaren 24ra izango dira udalekuak, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara, eta izena emateko aukera zabalik dago. Haur batek 65,83 euro ordaindu beharko ditu, bi haur izanez gero 96,54 euro eta hiru haur baino gehiago badira 122,89 euro.

Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 15a bitarteko epea dute izena emateko. Online eman daiteke izena Ibarra.eus webgunean edo aurrez aurre Txiribitu Aisialdi Taldearen lokalean (Arantzazu, 4) maiatzaren 7 eta 14an, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Bi egun horietan matrikula egiten lagundu zein beharrezko azalpenak emango dituzte.

Udalekuak hasi aurretik, ekainaren 12an, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan, ekintzan parte hartuko duten haurren guraso edo tutoreentzat bilera izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Izen emate inprimakia

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!