Ibarrako jubilatuek irteera egingo dute Uzturpe ikastolara

Leyre Carrasco 2024ko maiatzaren 7a

Bizi Nahi elkartean hartuko dute autobusa.

Maiatzaren 17an izango da eta udalak autobusa antolatu du, Bizi Nahi elkartetik abiatuta; izena aurrez eman beharko da.

Urtarrilean, Uzturpe ikastolako ikasleek Bizi Nahi jubilatu elkartekoei bisita egin zieten, eta oraingoan jubilatuen txanda izango da. Hain zuzen, maiatzaren 17an egingo dute irteera Uzturpe ikastolara, eta LH6ko ikasleek ikastetxeko instalazio berriak erakutsiko dizkiete.

Horretarako, Ibarrako Udalak jubilatuentzako autobus zerbitzua antolatu du, eta 14:30ean irtengo da Bizi Nahi jubilatu elkartetik. Itzulera, 16:30ean izango da. Animatzen direnek 943 670 415 telefonora deitu behar dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!