Alurr dantza taldeak antolatuta dantzari txiki eguna ospatzen ari dira Ibarran. Bi urtez behin egiten dute, eta ohiko legez, hainbat herritatik etorritako dantza taldeak ere izan dira, Hiriburukoak (Lapurdi), Leitzakoak (Nafarroa) eta Donostiakoak, kasu.
Goizean herrian zehar kalejira egin asmo zuten, baina eguraldia tarteko, bertan behera utzi beharra izan dute, San Bartolome plazan geratu dira dantzariak. Eguerdirako eguraldi aldaketa izan da, eta eguzkia ere agertu delarik, iragarrita moduan emanaldia eskaini ahal izan dute dantza talde guztiek plazan bertan. Jende ugari elkartu da gaztetxoen ikuskizunaz gozatzera.
Plazan bazkaldu ostean, arratsaldean jarraituko du dantzari txiki egunak, Ttipikakoak taldearen emanaldiarekin.
Atzo, berriz, Ibarrako dantza taldeak bere eguna ospatu zuen, eta urtero legez, dantzari gazteen emanaldia izan zuten. Taldetik esan dutenez, oso pozik daude, oso ondo joan zelako, eta jende ugari izan zen ikuskizuna ikusten.