Ibarrako festa batzordearen bilkura egingo dute bihar

Ataria 2024ko apirilaren 23a

Aurtengo San Bartolome jaien antolaketari ekin asmoz, bihar, bilera deialdia luzatu du festa batzordeak; 19:00etan izango da udaletxeko batzar aretoan.

Bertan jorratuko den gai zerrenda hurrengoa izango da:

  1. Txupinazoa, kuadrillen bazkaria eta piperra:
    1. Txupinazoa: Danborrada taldea.
    2. Bazkaria: Harrapazak + ??? kuadrillak.
    3. Piperra: Zuzenik ez kuadrilla.
  2. Jai-egitarauaren lanketa.
  3. Haurren danborrada: antolaketa arazoak.
  4. Eskari-galderak.
  5. Hurrengo bilkuraren data zehaztea.

Herriko elkarte, talde eta eragileei zein eta herritarrei oro har parte hartzera gonbita luzatu die udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!