Hirugarren adinekoentzako mendi buelta egingo dute Ibarran

Ataria 2024ko apirilaren 15a

Ibarrako Udalak apirilak 28an, igandean, mendi buelta bat antolatu du hirugarren adineko ibartarrentzat; apirilaren 23a arte egongo da izena emateko aukera.

Ibarrako mendietan zehar ibiliko dira hirugarren adineko ibartarrak. Izan ere, Ibarrako Udalak mendi buelta antolatu du apirilaren 28an. Herriko plazatik abiatuta, autobusez igoko dira Berastegira, 9:00etan. Ibarrako mendien barrena murgildu ostean, herriko plazara jaitsiko dira parte hartzaileak. Ibilbidea amaituta, Sendi ekintzan bazkaria izango dute.

Ibilaldiak 3 orduko iraupena izango duela aurreikusten dute antolatzaileek. Interesa duten herritarrek 660 382 757 mugikor zenbakira deitu dezakete eta apirilaren 23a izango dute izena emateko azken eguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!