Lauburu Ibarrako bi jokalarik lehendik zuten hitzarmena luzatu dute

Ataria 2024ko martxoaren 22a

Argazkia: Lauburu Ibarra KE

Oier Azkunaga 'Txiki'k 2025-2026 denboraldira arte luzatu du kontratua; Beñat Zalduak, berriz, beste urtebetez, eta 2024-2025 denboraldia amaitu bitarte egongo da Ibarran.

Areto futboleko Lauburu Ibarra KE taldeko bi jokalarik lehendik zuten hitzarmena berritu dute. Oier Azkunaga Txikik hirugarren denboraldia du Ibarran, eta beste bi gehiagorako luzatu du kontratua. «Oso pozik nago, lehen egunetik etxean bezala sentitzen naizelako, eta horregatik egingo ditut beste bi urte hemen», adierazi du.

 

Beñat Zalduak lehen urtea du Ibarran, eta beste urte baterako luzatu du hitzarmena. «Oso gustura nago, bai klubak, bai jokalariek, baita herriak ere, oso ondo sentiarazi nautelako», esan du.

 

Datozen denboraldietarako ikasten eta hobetzen jarraitzea da bi jokalarien helburua. «Eta ea Laubururekin Bigarren Mailara igotzea lortzen dugun», gaineratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!