Esplorazio sinbolikoak

Leyre Carrasco 2024ko martxoaren 17a

Sinboloen tailerra egin dute, goizean, Ibarrako San Inazio auzoko 7. zenbakian ireki berri duten Studio Marocan, Jone Taberna ilustratzaileak gidatuta.

Lehen tailerra izan dute Ibarran ireki berri duten Studio Marocan. Jone Taberna ilustratzaileak gidatu du, eta bere esanetan, «tailerra honetan garrantzitsua da bakoitzak bere sormena ateratzea eta sorkuntzara eta magiara irekitzea». Horregatik, tailerraren hasieran gorputza lantzen hasi dira, «ondoren, paperarekin lan egiteko garaian parte hartzaileek beldurra galdu dezaten, haurrak ginenean bezala, eta bisualizazioarekin batera sortzen zaizkigun elementu guztiak marrazteko». Elementu horiei exbotoak deitu diote, eta Tabernak azaldu bezala, «horiek esanahiez beteta daude, baina burutik atera beharrean jokotik atera dira». 

Erlazionatuak

Sinboloen tailerra egin dute Ibarran

Leyre Carrasco 2024 mar 17 Ibarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!