'Apaiz kartzela' dokumentala proiektatuko dute Ibarran

Ataria 2024ko martxoaren 6a

Datorren martxoaren 15ean, 19:00etan, Ibarrako kultur etxean izango da ikusgai, eta ondoren, parte hartzaile den Xabier Amuriza eta zuzendarietako bat den Ritxi Lizartzarekin solasaldia izango da.

Datorren ostiralean, martxoaren 15ean, Apaiz kartzela dokumentala ikusteko aukera izango dute ibartarrek 19:00etan, kultur etxean. Ritxi Lizartza, David Pallares eta Oier Aranzabalek zuzendutako lana da, eta 1960 eta 1970ko urteen artean kokatzen da, Zamoran (Espainia). Espetxeratuta eduki zituzten lau apaiz antifrankisten istorioa du abiapuntu. Proiekzioaren ondoren, solasaldia ere izango da. Izan ere, bertan izango dira dokumentaleko parte hartzailea den Xabier Amuriza eta Ritxi Lizartza zuzendaria.

Ikusi hemen trailerra.

FITXA

  • Zuzendariak: Ritxi Lizartza, David Pallarès, Oier Aranzabal
  • Ekoizpena: Ritxi Lizartza
  • Jatorriko ideia: Javi Barajas
  • Gidoia: Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria, Jon Mikel Aldanondo, Mielanjel Elustondo
  • Argazkia: Fernando Sa Casado
  • Musika: Joserra Senperena
  • Muntaketa: Maialen Sarasua Oliden
  • Soinu teknikaria: Haimar Olaskoaga
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania, katalana, galiziera, ingelesa, frantsesa, nederlandera
  • Iraupena: 85 minutu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!