Belabietako gimnasten emaitza nabarmenak Boecillo Cup txapelketan

Ataria 2024ko martxoaren 1a

Pasa den igandean Belabietako oinarrizko gimnastek eta infantil taldeek hasiera eman zioten denboraldiari.

Oinarrizko jubenil taldeak eta banakako lanean Eider Lasartek eta Inko Oruesagastik Boecillo Cup-ean parte hartu zuten, Valladoliden (Espainian). Bertan, Inko Oruesagasti txapelduna izan zen eta Eider Lasartek 6. postua lortu zuen; biak mazoekin aritu ziren. Oinarrizko jubenil taldeak 3. postua lortu zuen, hasiera ezin hobea emanez denboraldiari.
 
Bestalde, Belabietako infantil taldeak, Donostiako Karmelo Balda frontoian lehiatu ziren egun berean. Infantil Anoeta taldeak 8. postua lortu zuen, infantil Zubimusuk 13.a eta infantil Orixek 14.a.
 
Hurrengo txapelketa martxoaren 2an eta 3an izango da, Gasteizeko San Andres kiroldegian egingo den Oskitxo Txapelketan. Larunbatean, Belabietako bakarkako amateur gimnastek (June Martinez, June Makibar, Irati eta Mireis Larreta, Uxue Ugartemendia, Maialen Azpiroz eta Uxue Estivariz) parte hartuko dute, eta igandean oinarrizko jubenil taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!