Ikoroa eta Orkatz abesbatzen kontzertua izango da larunbatean, Ibarran

Ataria 2024ko otsailaren 26a

Ibarrako eta Zegamako abesbatzek kontzertua eskainiko dute larunbatean, 19:00tan, Ibarrako elizan.

Asteburu honetan abesbatzako doinuez gozatzeko aukera izango dute ibartarrek. Izan ere, Ikoroa herriko abesbatza taldeak kontzertua eskainiko du Orkatz Zegamako abesbatzarekin batera. Larunbatean egingo dute kontzertua, 19:00tan, Ibarrako elizan. Bertan, nazioarteko doinu ezagunak ez ezik, euskal doinu ezagunak ere abestuko dituzte, Txalaparta, Aldapeko, Itsasoa gara edota Aldapeko, besteak beste.

Programa

  • Hasteko. Ikoroa eta Orkatz. Agurra (Isidro Onsorena)
  • Ikoroa Abesbatza
    • Siyahamba (Dareen Rao)
    • Canción cuna (Jo. Brhams)
    • Txalaparta (Gorka Knorr, Jo. Maris)
    • AKAI hanna (Mie Nakabayashi)
    • Aldapeko (A. Langre)
    • Only you (Buck Ram/Ande Rand)
    • Euskalerriko (B.V. Zapirain/Jo. Maris)
  • Orkatz Abesbatza
    • Mendirik mendi (S. Salaberria)
    • Dan dana (I. Aldunate)
    • Baratze bat (I. Erkizia)
    • Itsasoa gara (X. Sarasola)
    • Hallelujah (R. Emerson)
    • Viva la vida (R. M. Brymer)
    • Dirty old town (S. Ryall)
  • Bukatzeko. Ikoroa eta Orkatz. Txoria Txori (J.A. Artze/Mikel Laboa/Arr. Javier Busto)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!