Ibarrako Udalak tailerrak antolatu ditu hirugarren adinekoentzat

Tolosaldeko Ataria 2024ko ots. 20a, 14:58

Batetik, ostegunean, telefono mugikorren erabileran trebatzeko ikastaroa egingo dute, eta bestetik, marrazketa tailerra izango da martxoan zehar.

«Gaur egun, toki guztietan aurkitzen dugu punta-puntako teknologiarekin harremana duen zerbait eta gailu hauen erabilera ez ezagutzeak, gizartearekiko distantzia sozial handia ekartzen die hirugarren adinekoei», azaldu dute Ibarrako Udaletik. Hori horrela, udalak, telefono mugikorren erabileran trebatzeko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa ostegunean, 16:30etatik 19:30etara, Bizi Nahi Elkartean izango da.

Ikastaroaren helburua erretiratuak ere teknologiarekin independenteagoak izatea lortzea da, eta horretarako gai hauek landuko dira: telefono mugikorrak nola erabili; Whatsappa erabiltzen ikasi; posta elektronikoaren sarrera eta interneten sarrera.

Ikastaroa doakoa izango da.

Marrazketa tailerra

Hirugarren adinekoek marrazketa tailerra ere izango dute martxoan zehar. Guztira lau saio izango dira eta ostiraletan gauzatuko dituzte; martxoaren 1ean, martxoaren 8an, martxoaren 15ean eta martxoaren 22an egingo dira saioak, 9:30etatik 11:30etara, Bizi Nahi Elkartean.

Parte hartzeko interesa dutenek aurrez eman beharko dute izena 943 67 04 15 telefono zenbakira deituta. Izena emateko azken eguna otsailak 27a izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!