Selekzioen arteko txapelketan Ibarra taldeko tiratzaileek ere dominak lortu dituzte

Ataria 2024ko otsailaren 15a

Ibarra Sokatira Taldeak ezin izan du talde bezala Euskal Selekzioa ordezkatu jokatu berri den Munduko Txapelketan, baina tiratzaile batzuk aukera izan dute parte hartzeko selekzioarekin.

Igandean izan zen Munduko Txapelketako azken jardunaldia, eta bertan selekzioen arteko txapelketak izan ziren jokoan. Goizeko saioan, 640 kiloko gizonezkoen txapelketa jokatu zen, bertan Ibarra Sokatira Taldeko Lander Oterminek parte hartu zuen, eta laugarren postua lortu zuen Euskal Selekzioak. Emakumezkoen 540 kilokoan Ibarrako Agurtzane Beloki, Alaitz Olano eta Saioa Iriarte aritu ziren Euskal Selekzioarekin, eta hirugarren egin zuten. 23 urtez azpiko gizonezkoetan, berriz, Urtzi Otermin aritu zen, eta hauek ere brontzezko domina eskuratu zuten. Arratsaldeko saioan, misto helduen mailan Lander Oterminek parte hartu zuen, eta lehen postua lortu zuen Euskal Selekzioak, urrea eskuratuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!