Egur tailako kultur lantegiko izen ematea zabaldu dute

Ataria 2024ko otsailaren 6a

Interesa duten herritarrek otsailaren 14a arte izango dute izena emateko aukera udalaren webgunearen bitartez.

Egur tailako kultur lantegiko bigarren lauhilekoari hasiera emango diote otsailaren 15ean eta ekainaren 13ra arte luzatuko da. Orain arte bezala, lantegia astearte eta ostegunetan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko azken eguna otsailaren 14a izango da, eta horretarako Ibarrako Udalaren webgunean aurkitzen den matrikula-orria bete beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!