Arrigain etxearen parean hasiko dira lanetan eta beheruntz joango dira farolak jartzen Argindegiartetxe etxeraino. Bitarte horretan bidea erabat moztuta egongo da. Izaskungo ermitaren inguruko bizilagunek Tolosako bidea hartu beharko dute ibilgailua erabiliz gero. Beste guztiek lanak non dauden arabera egin beharko dute, alde batera edo bestera.