Sokatirako finalak jokatuko dituzte asteburuan

Ataria 2024ko urtarrilaren 17a

Gizonezkoen 600 kiloko finala eta mistoen 580 kiloko finala jokatu du Ibarrak.

Gizonezkoen 600 kiloko eta emakumezkoen 500 kiloko jardunaldia jokatu zen iragan larunbatean Oiartzunen. Bertan, gizonezkoetan Ibarra laugarren izan zen, eta emakumezkoetan bigarren. Larunbat honetan 600 kiloko finala jokatuko dute Gernikan. Ibarra bosgarren da 11 punturekin.

Bestalde, igandean mistoen 580 kiloko jardunaldia jokatu zuten Lesakan, eta Ibarra hirugarren izan zen. 7 punturekin hirugarren da Ibarra. Finala Ozaetan jokatuko dute igandean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!