Lehen postuan jarri dira Ibarra Sokatira Taldekoak 500 kilotan

Ataria 2024ko urtarrilaren 11

Ibarra Sokatira Taldeko emakumezkoak lehen postuan jarri dira 500 kiloko mailan, lehen jardunaldia jokatu eta gero. Ibarrakoek 6,5 puntu dituzte, eta puntu kopuru berarekin daude Beti Gaztekoak. Amaiur taldea dago hirugarren, 5 punturekin.

Gizonezkoetan, 600 kiloko mailan lehen jardunaldia jokatu da, eta Ibarrakoak zazpigarren postuan daude, lau punturekin. Larunbatean jokatuko da bi mailetan bigarren jardunaldia, Oiartzunen. Igandean, berriz, misto mailako 580 kiloko kanporaketa izango da jokoan Lesakan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!